Gaur, urtarrilaren 20an, Erronkariko etxe bateko horman eskultura txiki hau agertu da, "San Sebastian" irudiarena, hain zuzen ere:
Gaurko eguna toki askotan ospatzen da. Erronkarin adibidez, Nabarzatoko baseliza patroi honen ohorean egina dagoenez, haraino igotzen da, bisitaldia egiteko asmoz. Beraz, urtean bitan, herritar batzuk Nabarzatora igotzen dira: Bata, San Sebastian egunean, eta bestea, maiatzaren batean, erromeria egunean. Kanpotarrok beti ikasten dugu zerbait ohiturei buruz.
Ea gustatzen zaizuen nik aspaldian egindako Nabarzatoko bideoa!