Maistra jubilatuta berri-berria naizenez , nostalgia sentitzen dut oraindik, eskola bat ikusten dudanean.
Eta, noski, Erronkariko eskolatik pasatzean, askoz gehiago!
Alde batetik, polita delako herriko eskola ikustea haurrak daudenean, eta beste aldetik, nire barruko "maistra-sentimendua" sortarazten duelako.
Erronkariko frontoia bizirik eta koloretsua ikusten da! Ikusi, ikusi!
Hotza egiten duenean...
Haurrak primeran moldatzen dira hotza ez pasatzeko: