lunes, 27 de octubre de 2014

TXANTXANGORRIA


Bazen behin txoritxo bat mahatsa asko gustatzen zitzaiona. Bularreko lumak gorrixka koloretakoak ziren eta nahiz eta txiki txikia izan oso ausarta zen.
Egun batean Añaizen zegoela, Ferminen baratzean sartu zen eta zas! ikusi zuen lehenego gauza: MAHATSA izan  zen, handik eta hemendik mahatsa mokokatzen ibili zen, baita sagarrak eta udareak ere.

-Uuummm!!! zein goxoak!  pentsatu zuen, eta pixkanaka pixkanaka Ferminek sarez egindako tranparen barruan sartzen joan zen. Hor geratu zen harrapatuta gure txoritxoa!
 
Txantxangorri gizajoak, txio-txioka, amari deitu zion, baina ama, lagundu ezinez, bere ondoan geratu zen lasaitzeko nahian. 
Egun osoan sare horretatik ateratzen saiatzen ibili ziren. Alferrikako lana izan zen! 

Iluntzean, Pablo eta Pili baratzera joan ziren tomateak eta piperrak hartzera eta bapatean...
-Zer zen hori? hori bai, sarean mugitzen zena? 
-A! txantxangorria zen. Lur jota eta guztiz beldurtuta zegoen gure txantxangorri txikia. 
Sarea, kontu handiz, gainetik kendu zioten. Gero, goxo-goxo eta suabe-suabe, eskuartean lasaitu ondoren askatu egin zuten. 
"GORA ASKATASUNAAAAAA" -entzun zioten txio-txioka txoriari. Eta horrela, gure txantxangorria poz-pozik, zuhaitzen artean desagertu zen.
 Hala bada, ala ez bada, sar dadila kalabazan eta atera dadila Erronkariko plazan! 

domingo, 5 de octubre de 2014

SIGÜÉS, LAS OBRAS CRUZAN LA CARRETERA

Este fin de semana, al pasar por Sigüés, nos hemos encontrado con un desvío en la carretera. La gran obra que están haciendo, por fin ha llegado a la carretera que cruza el pueblo, y los coches que pasábamos por allí, hemos tenido que hacerlo con mucha precaución entre grúas y grandes armazones de hierro. 
He aquí alguna foto del momento, viernes 3 de octubre de 2014:







sábado, 4 de octubre de 2014

URRIAN ZER???


Urrian, ikasturteko plangintza osoa agertzen da herriko iragarkien artean: igeriketa, dantza, musika, euskara... 
Den dena egin dezakegu gure denbora libre antolatzen badugu.
Ikusi, ikusi ondorengo proposamenak!